Literatur lehiaketa 2013

1.- Lehiaketa honetan gure Ikastetxeko edonork har dezake parte.

2.- Parte hartzaileak hiru mailatan bereiziko dira:

    A maila: DBHko 1. zikloko ikasleak.
    B maila: DBHko 2. zikloko ikasleak.
    C maila: Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasleak.

    Eta lanak bi arlotakoak izango dira:

Prosa.
Poesia
.

3.- Lanak euskaraz idatzita egon behar dira.

4.- DBH: Poesian, gaia librea izango da. Prosan, proposaturiko irudi batean oinarrituta sortuko da lana.

     BATX:  Poesian nahiz prosan  gaia librea izango da.

5.- Lanak ordenagailuz eta orri bakar batean  idatzita aurkeztuko dira.

6.- DBH:  Prosazkoek 1.500 eta 2000 karaktere arteko luzera izan beharko dute eta  poesiek 50 lerro.

     BATX:  Prosazkoek orrialde bat eta erdi izan beharko dute eta poesiek 50 lerro.

7.- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik izenburua, goitizena, maila eta arloa. Egilearen datuak horretarako prestatutako  orrian idatziko dira  eta irakasleari emango dio. 2013ko martxoaren 14a, osteguna, izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

8.- Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

9.- Mailako eta arloko hiruna sari izango dira:

    50 € irabazlearentzat,
    30 € bigarrenarentzat,
    20 € hirugarrenarentzat.

10.- Sari-ematea apirilean, aurrez jakinarazitako egun batean, egingo da.

11.- Lanen kalitatea dela eta, Epaimahaiak (HNB eta ikastetxeko hainbat irakasle) hala erabakiz gero, sarietako bat eman gabe gera daiteke.

12.- Saritutako lanak Hor konpon! aldizkariaren ekaineko alean argitaratuko dira.